Erretxiki - Olasagasti

Nekazaritza eta abeltzaintza produktuak

Pentsuak

Baratzetako eta soroetako ongarriak

Haziak eta landareak

Burdindegia, animalientzat kaiolak, janontziak eta abar

Biltegia

Hernani

Akarregi Industrialdea, 12 Pab. 1
Hernani (20120) Gipuzkoa
943 33 75 62
info@erretxiki-olasagasti.eus
Nola iritsi

Biltegia

Oiartzun

Talaia Poligonoa, D10
Oiartzun (20180) Gipuzkoa
943 49 38 02
info@erretxiki-olasagasti.eus
Nola iritsi

Erretxiki – Olasagasti

Erretxiki – Olasagasti
Nekazarien txokoa

Familiako enpresa bat gara, gaur egun, Oiartzun eta Hernanin dagoena. Pentsoaz gain, baratza, nekazaritza eta abeltzantzako produktuak saltzen ditugu bertan.

Kalitate handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzea da gure helburua, horretarako, gure bezeroen beharrak ezagutzearen bitartez, hobekuntza dugu ardatz.

Gure ustez, benetako kalitatea, ondo egindako lanak ematen duen poza da. Horrez gain, gure bezero bakoitzaren beharrari egokitutako zerbitzua eskaintzeak, produktuari benetako balioa ematen dio.

Erretxiki baserriko familiak sortu zuen gure enpresa, 2005ean Oiartzunen. Hasiera batean, zereal, pentso, ongarri eta hazien salmenta izan zen gure lan jarduera nagusia.

2013an, hurrengo belaunaldia hasi zen bertan lanean eta 2016an, Hernanin, bigarren biltegia zabaltzea erabaki genuen “Olasagasti” izenarekin. Ondoren, merkatuaren beharrak ikusirik, Oiartzungo instalazioak hobetu genituen, nekazari eta abeltzainei zerbitzu berri eta zabalagoak eskaintzeko. Hau dena gutxi ez, eta negutegi propio baten martxari ekin genion, gure bezeroen baratzak landare txukunez hornitzeko.

Gaur egun, bezeroen beharrak aski ongi ezagutzen ditugunez, nekazaritza eta abeltzantza alorreko produktuak salgai ditugu bi biltegietan, bertan, nahi adina produktu aurki daitezkeelarik.